Ardoa edatea ez dela soilik helduen kontua sustatu nahi dute ekimenaren antolatzaileek, eta ardoa probatuz gazteek ere ondo pasatu dezaketela aldarrikatu nahi dute Pintxo poteo erotikoa sustatuko duten ostalariek. Pintxo dastaketa azaroaren 22tik 24ra izango da, 19:00etatik aurrera.
Ekimenean parte hartuko duen ostalari bakoitzak bere pintxoa asmatu beharko du, eta norberak nahi duen osagaiekin pintxo “pikantea” osatuko dute. Pintxoari laguntzeko Cojón de gato ardo beltza edo Chardonnay Ixeia ardo zuria egongo dira aukeran, Zaragozako Vinos divertidos ardandegiaren laguntzari esker.
Ondorengo tabernek hartuko dute parte: Gabi, Orbea, King-Kong, Maren, Viento Sur, Gran Siglo, Txarriduna, Maala, Pilon eta La Perla. Pintxoak eta ardoak 2,50 euro balioko ditu.
*Argazkia: Internet.