Aho-gozagarri txikiak

elgoibarren.net 2012ko aza. 23a, 16:29

Atzo hasi zen pintxo-poteo erotikoak gaur eta zapatuan izango du segida. Pintxo erotikoak ezagutzeko gogoa zuen jendeak eta atzo izan zuten jakin-mina asetzeko aukera. Ezagutu eta dastatzekoa ere bai, noski. Aukerarik izan ez zenutenok goiko argazki bilduman ikus ditzakezue pintxo guztiak (Pilonekoa falta da). Erotismoa, baina, ez da gastronomiara bakarrik mugatuko. Izan ere, herriko zenbait komertziok ekimenarekin bat egin, eta erotismoarekin zerikusia duten hainbat produktu eta zerbitzu eskainiko dituzte deskontuekin, gaur eta bihar.

Honakoak dira pintxo-poteoan parte hartuko duten tabernak, eta bakoitzak aurkeztuko duen pintxo erotikoaren izenak:
  • El Gautxo (Pasion de multitudes)
  • Gabi Jatetxea (Pakete eskozido)
  • Orbea (Buztan gorri)
  • King Kong kafetegia (La alegria de la vaca)
  • Salento Pizzeria (Plasere)
  • Marem (Bolas chinas)
  • Viento Sur Gastroteka (Sin tetas no hay paraiso)
  • Gran Siglo Jatetxea (Chao Chochin)
  • Txarriduna (Pitilingorri)
  • Maala (La ultima tentacion)
  • Pilon (50 sombras)
  • La Perla (Comeme to lo negro)
Pintxo-poteoa baino gehiago
  Herriko zenbait komertziok ekimenaren aurrean erakutsi duten interesa ikusirik, pintxo poteo erotikoa beste hainbat aukerekin janztea erabaki dute antolatzaileek. Hala, erotismoan murgildu nahi duten herritarrek izango dute non aukeratua. Hona prest duten eskaintza:
  • Gabi Jatetxea: Erotismoan oinarritutako asteburuko menu berezia osatu du Gabi jatetxeak. Prezioa 30 eurokoa izango da, BEZ barne.
  • Txarriduna Hotela: Birentzako gelak %10eko deskontuarekin eskainiko ditu Txarriduna Hotelak, azaroaren 22tik 24ra bitartean. Gainera, gelak erreserbatzen dituzten bikoteek ez dute edaten duten cavagatik ordaindu beharko.
  • Viento Sur Gastroteka: Deskontuak (%10) eskainiko ditu zenbait ardotan eta cava guztietan.
  • Noa estetika: Laser depilazioan %10 deskontuak eskainiko ditu. Iztarrondoko eta pubiseko depilazioetan aplikatuko dute deskontua.
  • Gorostiza liburu denda: 50 shades of Grey liburu erotiko arrakastatsua -trilogia osatzen duten hiru liburuak- %10 merkeago salduko dute Gorostiza liburu dendan. 
  • Pitxintxu: Literatura erotikoa saileko liburuak %10 merkeago.  Era berean, sex-txantxako artikuluak prezio erdian. 
  • Kala loradenda: Arrosa gorriak erosten dituztenek amodioaren dadoak jasoko dituzte oparitzat.
  • AN interiores: %10eko deskontua logeletan eta estreinaldirako kutsu erotikodun dekorazioa, doan. 
  • Surya belardenda: Bizigarri naturaletan deskontuak eskainiko ditu. 
  • Nu-Van: Deskontuak (%10) birentzako oheetan. 
  • Kemen belardenda: %5 eta %10 arteko deskontuak produktu afrodisiakoetan.
  • Skandalo: Deskontuak lentzerian, kortseetan eta boxer erako kaltzontziloetan.
  • B&A: Estresaren aurkako masajea eta olio afrodisiakoa 15 euroan salduko du, hau da, %50eko deskontuarekin.

Saria formula erotiko originalarentzat
Saio erotiko baterako ideia alai eta beroak dira formula erotikoak, bakarka edo konpainian tentatzeko errezetak, alegia. Pintxo-poteo erotikoan parte hartzen duten lagunek tentagarria iruditzen zaien edo katxondoen jartzen dituen plan horren deskribapena idazteko aukera izango dute. Proposamen originalenak produktu erotikoen saski bat jasoko du saritzat.