Aurtengo ferian, beste guztien gainetik, baratzeko produktuak lehenetsiko dituztela azaldu du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. “Fruta eta barazki lehiaketari esker, ekoizleei lehiaketan parte hartzeko aukera ematen diegu, eta frutak eta barazkiak erakusteko eta saltzeko aukera ere bai. Baserritarrek Elgoibarren ematen zaien aukera hori asko baloratzen dute, izan ere, elikagaien industrializazioaren eta masifikazioaren sasoian, oso zail dute etxean ekoiztutako produktuak eroslearen eskura jartzea”, azaldu du.
•Azoka zifretan
Barazki eta fruten postuak 24 izango dira orotara eta 192 metro koadro hartuko dituzte. Gazta salduko duten saltokiak, berriz, 29 izango dira. Eztizaleek ere izango dute non aukeratua, eztia saltzeko dozena bat postu jarriko dituzte-eta. Era berean, gozolaeentzako eskaintza ere handia izango da: Ogia, pastelak eta gozogintzako produktuak saltzeko 14 postutan. Azkenik, kontserbak, foie-gras, eta antzerako produktuak salduko dituzten 16 postu ere izango dira. Kalegoen, Kalebarren, Lekueder eta Aita Agirre plazan jarriko dituzte azoka osatuko duten 95 postuak. Postu guztien azalerak batuta, 412 metro koadro hartuko dituzte.
•Era guztietako animaliak
Abereak ere egongo dira ferian. Besteak beste, emuak, txerriak, sasi-ardiak, ahuntz azpi gorriak, ahuntz ipotxak, pottokak, poniak, Enkarterrietako astoak, behiak, e.a.
•Gazta txapelketa
Bederatzi gaztagile txapeldunek parte hartuko dute hilaren 29an, Urteko Gazta Onenaren txapelketan, iaz baino bat gehiago. Jarraian dituzue partaideak, eta bakoitzak aurten irabazi dituen lehiaketak: Elgoibarko J.M. Ansola-Mausitxa (Deba, Elgoibar eta Eibar), GereÒuko Hermanos Audikana (Bilbo), Larreako Patxi Lopez de Uralde (Plentzia), Eulateko Ricardo Remiro (Azpeitia, Araia, Uharte-Arakil eta Hondarribi), Zeanuriko Jon Etxebarria (Ordizia, Axpe eta Gernika), Aiako Jose Luis Odriozola (Bergara), Ordiziako Joseba Insausti ( Legazpi), Olaberriko Aizpea (Euskal Herriko Txapelketa) eta Ilarduiako La Leze (Agurain). Sari banaketa 13:00ak aldera egingo dute.
Era berean, herriko hainbat erakunde eta elkartek txosnak jarriko dituzte, tartean EAJk ere, eta jeltzaleek jakinarazi dute txosnan lortzen duten dirua Caritas elkarteari emango diotela. Hona hemen aurtengo feriako egitaraua:
•Abenduak 29, zapatua
- 8:30etik aurrera: Kalegoen plazan: barazki eta fruta erakusketa, lehiaketa eta salmenta. Loreak. Elizpean: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Gazta eta eztia. Aita Agirre plazan: baserriko produktuen, lanabesen eta landareen erakusketa eta salmenta. Giza Eskubideen parkean: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Bolatokiko parkean, Lekuederren eta Kalebarren plazan: abereren erakusketa.
- 9:00etatik 21:00etara: Parrokiako Jaiotza, Parrokiako kaperan.
- 10:00etatik aurrera: Baltzola anaiak trikitilarien kalejira.
- 11:00etatik aurrera: Elgoibarko Ikastolak, “eusko labela” duten harakinen laguntzarekin (Armueta, Ziarda eta Benito), labeldun saiheski pintxoak eskainiko ditu, Kalebarren plazan.
- 12:00etan: “Urteko Gaztaren V. Txapelketa. Elgoibarko Gabon Zaharretako Saria 2012” udaletxeko areto nagusian, Kalamua Elkarteak antolatuta. Lehiaketak irauten duen bitartean, areto nagusian, Mañukorta, Ziarda eta Meabebasterretxea bertsolarien jardunaldia.
- 12:00etan: Elgoibarko Kale Kantariek, giroa alaituko dute euskal abesti herrikoiekin.
- 13:30ean: Udaletxeko areto nagusian, fruta, barazki eta gazta lehiaketaren sari banaketa.
- 18:00etan: Kalegoen plazan, Plazara Dantzara erromeria. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
- 19:00etan: Elgoibarko Kale Kantariek, giroa alaituko dute euskal abesti herrikoiekin.
Argazkiak: 2011ko Gabon Zahar Feria, argazkitan:
∞Lotura duten albisteak: