Iñigo Palomino izango da Euskotreneko zuzendari nagusia, beste behin ere

elgoibarren.net 2013ko urt. 30a, 09:37

Euskotreneko zuzendari nagusi izendatu dute Iñigo Palomino elgoibartarra. Palominok errepikatu egingo du zuzendari nagusi kargua, Ibarretxe lehendakariaren azken aroan ere Euskotreneko zuzendari nagusi izendatu zuten-eta, 2007ko irailean, hain justu ere. 2009ko ekainera arte egon zen karguan. Alabaina, aurreko agintaldian baino ardura handiagoak izango ditu oraingoan.


  Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen Jaurlaritzak administrazioa mehetzeko hartu dituen neurrien barruan, kendu egin dute Euskotreneko kontseilari delegatu kargua. Orain arte zuzendari nagusiaren gainetik zegoen kontseilari delegatu kargua. Honenbestez, zuzendari izan zen aurreko aldian baino ardura handiagoak izango ditu Iñigo Palominok, eta bera izango da Euskotreneko buru nagusia. (iturria: deia.com)

•Ibilbidea
  Iñigo Palominok 39 urte ditu. Elgoibarko ikastolan egin zituen ikasketak eta gero Elgoibarko Institutuan. Batxilergoa bukatu ondoren, Bilboko Deustuko Unibertsitatean Enpresa ikasketak egin zituen. 1997an bukatu zituen ikasketak, eta bukatu bezain pronto, Donostiako aholkularitza-enpresa batean aritu zen lanean. 1999. urtean Mecalbe taldean finantza saileko arduradun izan zen, 2005eko uztailera arte. Hain justu ere, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituretako zuzendari izendatu zuten arte. 2007ko irailera arte egon zen karguan. 2007tik irailetik 2009ko ekainera arte, berriz, Euskotren enpresako zuzendaria izan zen. Azken hiru urte eta erdiak Herri-kontuen Euskal Epaitegian eman ditu, auditore lanetan. Era berean, ikasketak sakontzen aritu da eta master bat (Executive MBA) egin du enpresen kudeaketan, Euskal Herriko Unibertsitatean.
 
*Argazkia: deia.com