Garai bateko kontuak gogora ekartzeko batu dira Eguzki lantegian lan egindakoak

elgoibarren.net 2013ko api. 11a, 19:01

 
1956an sortu zuten Eguzki tailerra Elgoibarren, Santa Ana kaleko Eroski dagoen lekuan. Eta hantxe batu dira gaur, 57 urte beranduago, lantegiko sortzaileak eta han lanean ibilitakoak, ondoko argazkian ikus daitekeen moduan.



  Bazkari bat egiteko batu dira Eguzkin ibilitakoak, orduko kontuak mahai baten bueltan gogora ekartzeko.
Garrantzi handiko tailerra izan da Eguzki Elgoibarren, kooperatibismora batu zen aurrenekotarikoa. 1954an Danobat kooperatiba sortu eta bi urtera sortu zuten Eguzki (Construcciones Mecanicas Eguzki), Estarta y Ecenarrotik eta Danobatetik zetozen hainbat langilek. Artezteko makinak egiten zituzten eta tornuak egiten espezializatu ziren. Handik lau urtera, 1961ean, Gaztetxea dagoen lekura aldatu zuten lekuz tailerra. 1969an, berriz, artezteko makinak egiten zituzten beste bi enpresekin fusionatu zen, Danobat eta Acme-Deba enpresekin, hain justu ere. Bateratze horren emaitza izan zen Danobat S. Coop, gaur egungo DanobatGroupen aurrekaria.