Errenta aitortzeko kanpainan kontuan hartzeko aholkuak Jon Larrañagaren eskutik

elgoibarren.net 2013ko api. 19a, 16:08

 
Errenta aitortzeko kanpaina hasi berri dela-eta, Aierdi aholkularitzako Jon Larrañaga elgoibartarra elkarrizketatu dute Goiena Magazineko Ekonomia saioan. Kontuan hartu beharreko hainbat aholku emateaz gain, aurten egon diren aldaketen berri eman du Larrañagak. (bideoa dauka)



 Azken aldian izan diren lege aldaketen ondorioz, presio fiskala handitu egin dela azaldu du Jon Larrañagak Goiena telebistan. "EPSVetan eta etxebizitzan izan dira errenta aitorpeneko aldaketa nagusiak". Aldaketa horien eraginez, jendeak zalantza gehiago dituela ere azaldu du, eta horiek argitzen saiatu da. goiena.net-eko ondorengo bideoan ikus dezakezue.