•Peru: Hedapen-prozesuan dagoen herrialdea
Hego Ameriketako herrialde handien artean hirugarrena da Peru, Brasil eta Argentinaren atzetik, eta hedapen-prozesuan dago. Hango ekonomiak inbertsio aukera handiak eskaintzen ditu hainbat sektoretan: energia, azpiegiturak, ura eta saneamendu petrokimikoa, telekomunikazioa, trenbideak, portuak eta aireportuak, eta meatzaritzarako zerbitzuak. Horiei esker, Euskadiko enpresen nazioartekotze-prozesuan aintzat hartu beharreko herrialdea da Peru Jaurlaritzako iturrien arabera, eta bi herrialdeen arteko lankidetza sendotzea izan da “kutsu ekonomiko handia” izan duen bidaiaren helburua.
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, lehen ministroaren bisitaldiak Peruren eta Euskadiren arteko lotura “estutzea” du helburu, eta bi herrialdeen artean “denboran iraunkorra eta sendoa izango den harremana ezartzea”. Horrez gain, bisita honek “ezagutzaren triangelua” delakoarekin ere zerikusia duela esan du; hau da, unibertsitatearekin, ikerketarekin eta berrikuntzarekin; izan ere, hiru alderdi horiek “lehentasunezko interes-puntuak” dira bi herrialdeentzat, eta, Urkulluren esanetan, "harremanetarako eta lankidetzarako zubiak" eraiki daitezke horietan oinarrituta.
Euskadiren esportazio-rankinean, Peru 52. lekuan dago, guztizko 52.433 mila euroko zenbatekoarekin. Inportazioei dagokienez, 20. lekuan dago, 159.406 euroko zenbatekoarekin.
•BIDEOA: IMHra eginiko bisitan Euskal Herrira etortzearen arrazoiak zein diren azaldu zituen Peruko lehen ministro Juan Jimenez Mayorrek. Hezkuntzako, Hizkuntza Politikako eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eginiko adierazpenak ere jasotzen ditu Eusko Jaurlaritzaren bideo honek.
Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza