Gaur (urriak 4) arratsaldean hasiko dira ekitaldiak. 17:00etatik 18:00etara bitartean jolas txiki bat egingo dute dendetan. Erakusleihoetan hainbat objektu jarriko dituzte, eta Txankakuaren logoa duen objektua aurkitzen duenak ehun euroko erosketa txeke baten zozketan sartuko da. Umeentzako kale antzerkia ere egongo da, eta horrez gain, Txankakuaren dendetan %10eko deskontua egingo dute erosketetan.
Bihar, bestalde, stock feria egingo dute Lekuederren, 10:30etik 14:00ak arte, aurreko denboraldietako arropak eta hainbat produktu jarriko dituzte salgai. 14:00etan, bestalde, 600 euro zozketatuko dituzte erosketa txeketan. Saria jasotzeko unean bertan Lekuederren egon beharko du irabazleak.
•Hamasei saltoki
Txankakua merkatari elkarteak Elgoibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean antolatu duten stock ferian herriko hamasei saltokik parte hartuko dute. Saltoki horiek modako gaiak eta arropak (Ferpi, G&M, Garate, Hazten, Moma, Sara eta Ziur), kirolerako gaiak (Astigarraga eta Iriondo kirolak), oinetakoak (Luvik eta Urratsak) eta mertzeria-gaiak (Ecenarro eta Skandalo) salduko dituzte, merkeago. Aurrekoaz gainera, Muruamendiaraz gozodendako produktuak eta Pitxintxu eta Pinturas Ipintza saltokietan saltzen dituzten gaiak erosi ahal izango dira ferian.

∞Lotura dutenalbisteak: