Herriko merkatariek eta ostalariek dituzten eskaintza bereziak herritarrengana heltzeko aukera ematen duen erakusleiho birtuala izango da Elgoibar.klikbat.com webgunea. Komertzio bakoitzak bere espazioa izango du webgunean eta eurena izango da webgune barruan daukaten espazioa kudeatzeko ardura. Eurek aukeratuko dute nabarmendu nahi dituzten eskaintzak zein diren eta eurena izango da argazkiak, prezioak eta deskribapenak jartzeko ardura.
Eskaintzak ikustera webgunera sartu nahi duten herritarrek alta eman behar dute. Gaurtik (urriak 7) aurrera izango dute izena emateko aukera. Era berean, herritarrak izena ematera erakartzeko asmoz, 100 euroko bono bat zozketatuko da inskribatutako lehenengo 100 pertsonen artean. Webguneko eskaintzetan gastatzeko izango da.
∞Lotura dfuten albisteak:
- Elgoibar.klikbat.com: ostalarien eta merkatarien eskaintzarik onenen erakusleiho birtuala (2013-09-25)