Bizikleten azokan bi bizikleta zozketatu zituzten, bata parte hartzaileen artean, eta bestea erosleen artean eta hauek izan ziren saridunak: Yosu Sanz eta Unai Neabe. Bestalde, Oin-alai egitasmoko iraileko eta urriko zozketan bizikleta bana irabazi dutenen izenak ere jakinarazi ditu Elgoibarko Udalak: Ekain Bastida eta Eider Ribao.
Antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera, herritar ugari hurbildu zen bizikleten feriara. Sal erosketarako aukeraz gaitera, bizikletak konpontzeko aukera ere izan zuten zapatean Lekueder plazara hurbildu zirenek. Izan ere, Gobike dendako Iban Gonzalezek, dohainik konpondu zituen eraman zizkioten bizikletak. Gainera, bizikleta arrunt bat bizikleta elektriko nola bihurtzen den ikusteko erakustaldia eskaini zuen.
∞Lotura duten albisteak:
- Ikasleak udaltzain egun batez (2013-10-15)
- Bizikleten bigarren eskuko merkatua egingo dute Mugikortasun Iraunkorraren Astean (2013-09-25)
- Bizikletaren erabilera sustatuko dute mugikortasun iraunkorraren astean (2012-10-11)
- Lanera eta eskolara bizikletaz (2012-10-17)
- Patineteak aparkatzeko konponbidea (2012-10-18)