Turismoaren alorrean zeresan handia duen jendea batuko da datorren asteazkenean egingo duten jardunaldira, antolatzaileek aurreratu dutenez. 9:30ean hasiko dira jardunaldiak, eta 17:30 bitartean, lau hitzaldi eta mahai-inguru bat izango dira. Hizlarien artean Ignacio Rodriguez del Bosque Kantabriako unibertsitateko Merkaturatze eta Merkatu-ikerketan katedraduna, Andres Fernandez El Pais egunkariko El Viajero saileko arduraduna eta Juan Antonio Llantada Palmako Turismo Patronatuko arduradunak daude.
Destino edo helmuga turistikoek duten irudiaren garrantziaz arituko dira jardunaldietan parte hartuko duten adituak, eta bereziki, ikuspegia geurera ekarriz, Euskadi-Basque Country kanpotik nola ikusten den izango dute hizpide.
Jardunaldien irekieran parte hartuko dute Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak, Debegesako Presidente Joseba Palenzuelak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatu Jon Peli Uriguenek.
Egitaraua eta izen-ematea
Jardunaldien irekieran parte hartuko dute Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak, Debegesako Presidente Joseba Palenzuelak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatu Jon Peli Uriguenek.
- Lehendabiziko hitzaldiaren izenburua “Helmuga Turistiko baten irudiaren sorrera. Helmuga turistiko baten hautaketa prozesuaren azterketa. Irudiaren funtzioa helmuga turistiko baten hautaketa prozesuan” izango da, Ignacio A. Rodríguez del Bosque, Kantabriako Unibertsitateko Merkaturatze eta merkatu-ikerketa katedradunaren eskutik.
- Jarraian, 11:15ean, El Pais egunkariko El Viajero bidaia-gida ataleko arduradun Andres Fernandez Rubioren txanda izango da. Berak eskainiko duen hitzaldia “Hedabideak-komunikazioa eta Euskadi-Basque Country bezalako helmuga turistiko baterako turismo politikako tresna gisa duten funtzio erabakigarria” izango da.
- Eztabaidarako tarteari hasiera eman aurretik, 12:00etan, Leire Gonzalez Tripadvisor bidaia-webguneko kideak “Bidaiaren erabakitze-prozesua, inspiraziotik iritzietara” izango du hizpide.
- Bazkalostean, 16:00etan, Juan Antonio Llantada Sacramento La Palma-ko Turismo Patronatuko Marketing Aholkulariak, irla honen kasua azalduko du, “Palma, estereotipotik Natura Turismoko helmugako markara. Zer eta nola komunikatu” izenburuko hitzaldiarekin.
- Amaitzeko, 16.45ean, egunean zehar ateratako ondorioei errepasoa egingo zaie eta Juan Angel Balbas, Debegesako zuzendariak; Roke Akizu, Aldundiko Turismo zuzendariak; eta Mertxe Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak itxiko dituzte jardunaldiak.
Egitaraua eta izen-ematea