Elgoibar Erotikoa antolatu dute, bigarren urtez, azaroaren 7tik 9ra

elgoibarren.net 2013ko urr. 30a, 20:01

Elgoibar Erotikoa egitasmoa antolatu dute herriko hainbat tabernarik, bigarren urtez, eta aurten ere, erotismoa, ardoa, umorea eta janaria izango dira egitarauko osagai nagusiak. Horiez gain, Piropo Lehiaketa, streapteasak, tupper sex saioak, kontzertuak, zine emanaldiak eta dastatze erromantikoak izango dira besteak beste, azaroaren 7tik 9ra bitartean.


 Iaz hasitako bidetik, erotismoak hartuko du Elgoibar, Elgoibar Erotikoa egitasmoak iraungo duen hiru egunetan. Iaz eduki zuen arrakasta eta oihartzuna ikusirik, berriz antolatzea erabaki du ekimenaren sustatzaile nagusiak, Viento Sur Gastrotekako Carlos Lahoz elgoibartarrak.

1706637247643 Elgoibar Erotikoa antolatu dute, bigarren urtez, azaroaren 7tik 9ra

Pintxo potean 27 tabernak hartuko dute parte {iaz hamabio izan ziren}, pintxo erotiko banarekin, eta horrez gain, Maalan jarriko duten karpan beste pintxo bat dastatzeko aukera egongo da. Pintxoari laguntzeko, ardoa edo garagardoa egongo dira aukeran. Piropo lehiaketari dagokionean, euskarazko edo gaztelerazko piropoak izan daitezke. Tabernetan egongo dira eskuragarri eskuorriak, eta piropoa entregatzeko kutxak. Piropo onenaren jabeak afari bat izango du opari.
 
•2012ko pintxo erotikoak, argazkietan:
 
 
Lotura duten albisteak: