Kanpotik gure eskualdea nola ikusten duten aztertu dute turismo jardunaldietan

elgoibarren.net 2013ko urr. 31a, 12:20

Debabarrenako VIII. Turismo Jardunaldiak egin zituzten atzo (urriak 30) Elgoibarren. Nola ikusten gaituzte?. Entzun dezagun merkatu turistikoak zer dioen gutaz izenburupean, kanpotik gure eskualdea zelan ikusten duten aztertu zuten Inazio Bereziartua musika eskolan batutako adituek. Antolatzaileek debabarenaturismo.com webgunean zintzilikatu dituzte atzoko jardunaldietan parte hartu zuten hizlarien hitzaldiak.


  Debegesa Debababarrenako Garapen Ekonomikorako Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak  antolatuta, turismoaren alorrean zeresan handia duen jendea batu zen atzo Debabarrenako VIII. Turismo Jardunaldietan. Hizlarien artean Ignacio Rodriguez del Bosque Kantabriako unibertsitateko Merkaturatze eta Merkatu-ikerketan katedraduna, Andres Fernandez El Pais egunkariko El Viajero saileko arduraduna eta Juan Antonio Llantada Palmako Turismo Patronatuko arduraduna egon ziren.

1706637246816 Kanpotik gure eskualdea nola ikusten duten aztertu dute turismo jardunaldietan

1706637246893 Kanpotik gure eskualdea nola ikusten duten aztertu dute turismo jardunaldietan

 Jardunaldian parte hartu zuten hizlariak, destino edo helmuga turistikoek duten irudiaren garrantziaz aritu ziren, eta bereziki, ikuspegia geurera ekarriz, Euskadi-Basque Country kanpotik nola ikusten den izan zuten hizpide.

•Turismo jaurdunaldietako hitzaldiak PDFan: