Ekintzaile izateko gaitasuna duten herritarrei zuzenduta dago ‘Elgoibar Ekinean’ izeneko ikastaroa, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez negozio ideia bat definituta izatea. Era berean, langabezian zein lanean dauden herritarrei zuzenduta dagoela jakinarazi dute antolatzaileek.
Azaroaren 11, 13, 15, 18, 20 eta 22an izango da ikastaroa, 9:30etik 13:30era, Elgoibarko Kultur Etxean, debalde. Ezer ordaindu beharrik ez dagoen arren, aurrez izena eman behar da. Silvia Gil eta Vanesa Hortas Debegesako teknikariek eskainiko dute ikastaroa. Ekintzaileei bidea erakustea izango da horien ardura, hau da, ideia bat izatetik enpresa proiektu bat martxan jarri arteko prozesuan beharrezkoak diren tresnak eta beste hainbat ezagutza jakinaraziko dizkiete parte hartzaileei. “Helburua da Elgoibarren ideia edo enpresa-proiektu berriak sortzea, enpleguaren sorrera ahalbidetuz”, adierazi dute antolatzaileek.
•Izena emateko
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 943 820 110 telefono zenbakira deituz (Vanesa Hortas), ekintzaile@debegesa.com e-posta helbidera idatziz edota www.debegesa.com webgunearen bitartez.
Debabarrena Ekinean egitasmoaren barruan eskainiko dute Elgoibar Ekinean ikastaroa. Eskualdeko ekintzaile gazteen eta sortu berri diren enpresen gaitasunak eta trebetasunak hobetzen laguntzeko egitasmoa da.