Langabetuentzako ikastaroak eskainiko ditu IMHk, Lanbidek osorik finantzatuta

elgoibarren.net 2013ko aza. 5a, 13:25

 
Makina Erremintaren Institutuak (IMH) langabetuentzako ikastaroak eskainiko ditu azaroan. Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, osorik finantzatuko ditu ikastaroak, eta, gainera, enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek. Elgoibarren 746 lagun daude lanik gabe une honetan, biztanleria aktiboaren %13,90.



 Honako hauek dira langabetuentzat IMHn eskainiko dituzten debaldeko ikastaroak: Txirbil harroketa bidezkoa mekanizazioa, Abiarazte teknikaria, Fabrikazio eragiketak eta ekipo industrialaren mantentze lanak eta muntaketa mekanikoa.
 Interesatuek Lanbidek Elgoibarren duen bulegoan eman behar dute izena. Informazio gehiago IMHren webgunean edo honako telefono zenbakira deituta (943 744 132, Nora Ramon)
  • Ikastaroei buruzko xehetasun gehiago: imh.es

•Langabeziak gora egin du Elgoibarren

  Lanbidek jasotako datuen arabera, 746 lagun daude lanik gabe Elgoibarren, eta %13,90koa da langabezia-tasa. 2013ko bigarren hiruhileko tarteari dagozkion datuak dira. Debabarrena eskualdean, berriz, %15,88koa da langabezia tasa eta %16,50ekoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko datuak batuz gero. Era berean, Langabezia tasaren bilakaera ez da ona Elgoibarren. 2012ko bigarren hiruhilekotik hona, %2,27 egin du gora langabeziak, %11,63tik %13,90ra, hain justu ere. (ikusi hemen, Debabarrenako udalerrietako datuak).

 Mendaron, berriz, 122 lagunek eman dute izena Lanbiden, lana bilatzeko asmoarekin. Langabezia tasa (%12,70) Debabarrenako bataz bestekoa baino baxuagoa da (ikusi hemen, Mendaroko Langabezia tasaren bilakaera)

Lotura duten albisteak: