Iazko ekitaldiak izan zuen arrakasta ikusita, Carlos Lahozek, Viento Sur gastrotekako nagusiak, berriz antolatu du Elgoibar Erotikoa, krisiaren eragina arintzeko asmoz. Pintxo poteo erotikoa, Piropo Lehiaketa, streapteasak, tupper sex saioak, kontzertuak, zine emanaldiak eta dastatze erromantikoak izango dira besteak beste, domekara bitartean (ikus egitaraua)
Aurten 27 tabernak hartuko dute parte Elgoibar Erotikoa egitasmoaren barruan antolatu duten pintxo poteo erotikoan. Bakoitzak bere pintxo erotikoa prestatuko du, eta kriantza ardo beltza, berdejo zuria edota garagardoa izango ditu aukeran, 2,5 euroren truke. (ikusi hemen pintxo erotiko guztiak)
Elgoibar Erotikoa iragartzeko promozio bideo bat ere egin dute antolatzaileek, hona hemen emaitza:
Era berean, ekimena oihartzun handia izaten ari da hainbat komunikabidetan. Eitbko kamerak atzo izan ziren Elgoibarren, Elgoibar Erotikoaren hasieraren berri emateko. Ikusi hemen bideoa: