Olan Arkitektura y Medio Ambiente S.L. izeneko enpresa elgoibartarra arkitektura eta ingurumena uztartzen dituen egitasmoetan lan egiteko sortu dute oraintsu bost bazkidek, tartean hiru elgoibartarrek {Lander Agirregomezkortak eta Oihan eta Asier Saiz anaiek}. Eskaintzen dituzten zerbitzuen artean, mikologiari buruzkoa da berritzaileenetarikoa. Izan ere, enpresaren adarretako batek basoak onddoz inokulatzeko teknikak ikertzen dihardu. Alegia, orain arte naturan berez gertatu izan den prozesua, gizakiak kontrolatu ahal izatea. Bulegoa nagusia Elgoibarren badute ere, ID Forest izeneko laborategi batean daramate ikerketa, Venta de Bañosen (Palentzia).
Elhuyarrek ETBrekin lankidetzan egiten duen Teknopolis saiokoak Olan enpresako arduradunekin batu dira eta zertan diharduten azaldu dute, luze eta sakon, zientzia eta teknologiaren inguruko dibulgazio saio beteranoan. Joan den asteburuan eman zuen saioa ETB1ek, baina Nahieran atalean ikusi daiteke (beherago duzue bideoa).
•Onddoak erein eta batu
Perretxikoak gero eta gehiago ezagutzea da elgoibartar hauen asmoa. “Onddoen bizimodua, perretxikoak mendian nola bizi diren, zer duten gustuko. Hori dena ikertu dugu mendian urte askoan. Ezagutza hori guztia erabili nahi dugu gehien saltzen diren perretxikoen ekoizpena hobetzeko edo medikuntzan erabili daitezkeenak zein diren jakiteko”, diote Teknopolisekoek egininko erreportajean. Azken batean, basoak onddoz inokulatzeko teknika geroz eta aurreratuagoei esker, onddoak erein eta batu nahi dituzte. Eta, dirudienez, ez doaz bide okerretik, entseguetan errendimendu altua izaten ari direla aitortu dute-eta. Hala izanik ere, prosezu honetan badirela “kontrolpean dauden faktoreak eta oraindik kontrolatzen ez direnak” gaineratu dute. Enpresa berritzaile honek eskaintzen duen inokulazio zerbitzuan sartzen da hori guztia kontrolatzea.

•BIDEOA: