Kontsumo iraunkorraren eta arduratsuaren laugarren feriak norbanako, erakunde eta talde askoren parte hartzea edukiko du: Udala, Debemen, Miski, Parrokiako misio taldea, eta, besteak beste, herriko ikastetxeena (Elgoibarko Herri Eskola, Arreiturre institutua eta Elgoibar Ikastola). Azken horietako ikasleek bigarren eskuko produktuak jarriko dituzte salgai: liburuak, jostailuak, imitaziozko bitxiak, apaingarriak, e.a. Era berean, Parrokiako misio taldeak bidezko merkataritzako produktuak salduko ditu, eta Peruko artisau-lanak Miski Gobernuz Kanpoko Taldeak.
Aurrekoez gainera, Elgoibar Berdea kanpainarako Elgoibarko Udalak prestatu zituen poltsa berde berrerabilgarriak erosteko aukera izango dute Lekueder plazara inguratzen diren herritarrek.
•Azken zapatuko feria
Tailerraz gainera, Aita Agirre plazan ganadu erakusketa egingo dute, eta eguerditik aurrera, Kale Kantariek alaituko dute giroa.
∞Lotura duten albisteak:
- Bi feria baten trukean (2011-11-29)
- Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak (2010-11-29)
- Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren I. Feria, azaroaren 27an (2010-11-18)