Kanaria uharteetan Repsol Gidaren {Campsa izenaz ezagutzen zen lehen} gastronomia sarien kalifikazio gorena lortu duen estreinako jatetxea da Jose Rojanok zuzentzen duen La Terraza. Rojanok 43 urte dauzka eta bost urte daramatza La Terraza jatetxean lanean, eta hamar urte igaro dira Kanarietara joan zenetik. Gasteizko Gamarra sukaldari eskolan ikasketak amaitu eta gero joan zen Kanaria uharteetara. Atlantico jatetxean hasi zen lanean eta bere sukaldari lana ezagutzera ematen. Gero, Kanaria Handiko La Casita eta Madras jatetxeetan aritu zen lanean. Maspalomaseko Golf Klubean denboraldi bat egin ostean iritsi zen bost izarretako Santa Catalina hoteleko La Terraza jatetxera. Han, mangoz eginiko gazpatxoak edo platanoekin eginiko foie grasak, besteak beste, ospe handia eman diote, bai Kanarietan eta baita handik kanpo ere. Aurten arte bi Eguzkirekin saritzen zuen Repsol Gidak La Terraza jatetxea, eta aurten hiru Eguzki jaso ditu estreinakoz.
•41 Eguzki Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian
- Informazio osoagoa: repsol.com