Duela bost urte ere, 2008an, kontratu handia lortu zuen Danobatek Errusian. TVSZ enpresarentzat treneko ardatz muntatuak egiteko linea automatizatu eta malgua diseinatzeko eskaera izan zen, 50 milioi euroren truke. Orduan ere, makina-erremintako inoizko eskaera handiena izan zen sektorearen barruan. Handik gutxira, taldeak Lucchini SP enpresa italiarra abiadura handiko trenetarako ardatzen fabrikaziorako munduan dagoen lerrorik aurreratuenaz hornitu zuen.
•103 milioi euroko eskariak Australian eta Indian
•Eragina ingurunean
Eskariekeragin handia dute kooperatibaren hurbileko inguruan; izan ere, eskari guztien %66 maila lokalean egingo da, eta ehuneko horretatik herena inguruko hornitzaileei azpikontratatuko zaie, normalean Danobatgroupekin lan egiten duten hornitzaileei hain zuzen ere. Enpresak nabarmendu du halako eskariek kualifikazio handiko lanpostuak sortzen dituztela. Kooperatiban bertan, langileen %43k baino gehiagok unibertsitateko ikasketak dituzte. (iturria: berria.info)

•Ekonomian "tendentzia aldaketa", Tapia sailburuaren berbetan
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak Danobatera egin duen bisitaren ostean eman duten prentsaurrekoan eman du lortu dituzten kontratuen berri Mondragon taldeko presidenteorde eta Danobateko zuzendari nagusi Iñigo Ucinek. Tapiaren ustez Danobatgroup-ek lortutako 103 milioi euroko kontratua “oso berri ona da” euskal ekonomiarentzat. Era berean, Danobat taldeak iragarritako kontratu berriak ekonomian "tendentzia aldaketa" dagoelaren seinale dela adierazi du.

- Informaziio osoagoa: danobatgroup.com eta tulankide.com
•BIDEOA:
Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza