Jose Ignacio Torrecillak 2013koaz balorazio "ona" egin du, eta 2014ra begira aitortu du itxaropentsu daudela: "Interpretatzeko urte zaila izan da 2013a. 2012a txukun itxi genuen, eskaera sorta politarekin, batez ere deformaziorako makinen azpisektorean, eta horrek bidea eman digu 2013an gehiago fakturatzeko. Hala ere, 2013ko lehenengo seihilekoa eskasa izan zen [eskaerak %15ean gutxitu ziren] eta kosta egin zitzaigun eskaerak lotzea. Urtearen azkena dinamikoagoa izan zen, eta aho-zapore hobea utzi digu. 2014a eskaera gutxiagorekin hasi dugu, baina orain hilabete batzuk baino itxaropen handiagoarekin".
- Informazio osoagoa: afm.es