•Iaz emaitza onak
‘Elgoibar Ekinean’ izenburupean, egitasmo honekin autoenplegua sustatu nahi da Elgoibarren, ideia berrien sorrera bultzatu eta ekiteko pausoak eskaini. Ekimen hau iaz egin zen lehendabiziko aldiz eta, "emaitza onak" ikusirik, errepikatzea erabaki dute antolatzaileek. Orduan bederatzi lagunek parte hartu zuten, denak langabeak, eta egun Debegesaren laguntzarekin garapen prozesuan dauden hiru proiektu edo negozio-ideia sortu zituzten.

•Doakoa da
Tailerra guztiz doakoa da eta jarrera edota gaitasun ekintzailea duen orori dago zuzenduta. Ez da beharrezkoa, gainera, aurrez negozio ideia bat definituta izatea. Ikastaroa Elgoibarko Kultur Etxean eskainiko dute, sei saiotan, 9:30etik 13:30era. Tailerra Debegesa Debabarreneko garapen agentziako teknikariek emango dute. Ekintzaileei bidea erakustea eta ideia bat daukatenetik martxan jartzeko prozesuan beharrezkoak dituzten tresnak eta ezagutza euren esku jartzea izango da helburua. Martxoaren 24an hasiko da.

- Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 943 820 110 telefonora deituz (Vanesa Hortas), ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz edota www.debegesa.com webgunearen bitartez.