Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin osatutako pintxoak egin eta salduko dituzte bihar Atabal taldekoek Kalebarren plazan. Egitaraua hilerokoa izango da. 9:00etan zabalduko dute azoka. Baserriko garaiko produktu onenak erosteko aukera izango da bertan. Txosna, berriz, 11:00etan zabalduko dute, eta ondoren, 12:00ak aldera, kale kantariak irtengo dira kalera, herriko kaleak kantuz girotzera. Eguerditik arratsaldera, berriz, ganadu erakusketa egingo da Aita Agirre plazan.