7,9 milio euroko diru-sarrerak lortu ditu IK4-Idekok 2013an, I+G+b proiektuekin

elgoibarren.net 2014ko api. 9a, 11:14

2013 urtean izan dituen emaitzen berri eman du Elgoibarko IK4-Ideko enpresak. Zentro Teknologikoak negozio zifra osoa areagotu du %1eko hazkundearekin eta guztira 8,8 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu. Kopuru horretatik 7,9 milioi Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza( I+G+b) proiektuetatik jaso dutela nabarmendu dute, hau da, %60 enpresekin egindako proiektuetatik eta %40 hainbat instituzio publikoren finantziaziotik.


 2013 urteak eman duenaren balantzea egin du IK4-Ideko Zentro Teknologikoak eta emaitzen berri eman du, prentsa ohar baten bidez. Enpresa-ehunari eta gizarteari orokorrean eragiten dion testuingurua zaila izan den arren, “iazkoa urte positiboa” izan zela dute, eta 2014ari iniziatiba berriekin eutsiko diotela gaineratu dute. Etengabeko bilakaeran dagoen ingurunean IK4-Idekok erakutsi duen “malgutasunari” eta enpresa-ehunaren beharrei egokitzeko gaitasunari esker lortu dituztela emaitzok jakinarazi dute. Hala, kontratupean lortutako proiektuak aurreko ekitaldikoak baino %5 gehiago izan direla zehaztu dute. Guztira, kontratupeko 165 proiektu landu dituzte 2013an.
 Zentro Teknologikoak negozio zifra osoa areagotu du %1eko hazkundearekin eta guztira 8,8 milioi euroko diru-sarrerekin. Kopuru horretatik 7,9 milioi I+G+b proiektuetatik etorri dira, %60 enpresekin egindako proiektuetatik eta %40 hainbat instituzio publikoren finantziaziotik.

Ikerketa eta berrikuntza konbinazioa
 Diru-sarrerak gaikuntzarako eta espezializaziorako erabili dituzte, ezagutza eta teknologia berriak garatzera bideratutako ikerketa proiektuak garatuz, gero enpresetara transferituko direnak. “Ikerketa eta berrikuntza konbinazio orekatu honek I+G+b aktibitatearekin jarraitzeko aukera ematen digu, denboran zehar mantenduz eta enpresek eskatzen duten balio ekarpena eginez”.
 Ildo honetan, Europar arloko ikerketan orain arte egin duten ibilbidea nabarmendu dute. “IK4-IDEKO osatzen duten 100 langileei esker lortu da unibertsitate, ikerketa-zentro eta goi mailako enpresekin lankidetzan ikerketaren aktibitateari eustea. 2013an 4 proiektu berri onartzea lortu da eta beste proiektu europarrekin batera gure I+G aktibitatearen %15 izatera heldu dira. Bestalde arlo nazionalean eta autonomikoan, Zentro Teknologikoak 4 Etortek, 7 Etorgai, 19 Gaitek, 4 Innpacto eta 3 CDTI proiektutan parte hartu du 2013an”.

Bi patente berri
 Ikerketa eta garapenean egin duten lanari esker, bi patente berri eskatu dituztela ere jakinarazi dute, eta hala, zentroaren patente aktiboak 20 izatera heldu dira. Bestalde, ikerketa aktibitateak publikazioen alorrean ere emaitzak eman ditu; indexatutako aldizkarietan 16 artikulu eta kongresuetan 8 artikulu aurkeztu dituzte eta horietaz gain dibulgazioko hainbat artikulu ere bai. (iturria: ideko)