AMRC-ren bilera Elgoibarko IK4-IDEKO-ren egoitzan egin zuten, fabrikazio teknologietan eta industria produkzioan espezialista den zentro teknologikoan, zentro britainiarra duela urte batzuetatik elkarlanean ari baita bertan. Zentro teknologoikoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, bilera "garrantzitsu" horretan parte hartu zuten lagunek Danobatgroup-eko instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten, IK4-IDEKO zentro teknologikoaren bazkide nagusia baita Danobatgroup, eta aldi berean AMRCko bazkide batzuen ohiko hornitzailea ere bai. Bisita batez ere Danobat eta Soraluce kooperatibetara egin zuten, makina-erreminta eta fabrikazio arloan euskal enpresa "erreferenteak".
•Aeronautika sektoreko mundu maiolako enpresa nagusiak
AMRCko bilkura honetan parte hartu dutenen artean daude aeronautika sektoreko eta produkzio sistemetako mundu mailako enpresa nagusiak, Fabrikazio Aurreratuak I+G erabakigarria eragiten dietenak lehiakorrak izateko. Horien artean daude Boeing, Airbus, BAE Systems, Diad Group, DMG Mori Seiki, Hexagon Metrology, Messier Bugatti Dowty, Sandvik Coromant, Starragheckert, Technicut, UTC Aerospace Systems edo Wardjet.

Ongi etorri ekitaldian Eusko Jaurlaritzako teknologia eta lehiakortasun saliburuordea, Estibaliz Hernáez Laviña, SPRIko zuzendari nagusia, Alex Arriola, Berrikuntza diputatua, Jon Peli Uriguen eta Elgoibarko alkatea, Alfredo Etxeberria izan ziren.
•Euskadirentzat "aukera bikaina"
Bisita momentu egokian dator, izan ere Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuko Zentroak jarri nahi ditu martxan Euskadin eta AMRC erreferentzia bat da Europa mailan.
Ramon Ubie-Echeberria IK4-IDEKOKO Zuzendari Gerentearen hitzetan, AMRC-ren bisita aukera ezin hobea da Euskadik Fabrikazio Aurreratuan dituen gaitasunak erakusteko. "Guretzat erreferentzia diren AMRC-rekin urteetan zehar izan dugun lankidetza estua eta gero, oso positiboa deritzogu gu bisitatzera etorri izana eta gure kudeaketa eredua eta enpresen emaitzetara begira lantzen dugun I+G egiteko eredua erakusteko aukera izatea" adierazi zuen. (informazio osoagoa hemen)