Eusko Jaurlaritzak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, Euskadin martxan jarri duen egitasmoa da ‘Euskadi Gastronomika’, eta Debabarrenean Debegesa Garapen Agentziaren ardurapean egongo da.
•Turismo enogastronomikoa
Juan Angel Balbas, Debegesako zuzendari orokorraren esanetan, “Euskadi Gastronomika” ekimenaren helburu nagusia da Euskadi zein potentzial enogastronomikoa duten eskualdeak nazioarteko “erreferentzia” bilakatzea. Debabarrenaren kasuan, eskualdean turismo enogastronomikoa lantzea eta bertako gastronomia aberatsa sustatzea dira helburuak, bertako produktuan oinarritua eta elkarlan publiko-pribatuaren bitartez.
•Produktua eta marka garatzeko erreminta
Basquetourreko zuzendari Arantza Madariagak azpimarratu duenez, “gastronomia da turismo arloan Euskadiren irudia eta posizioamenduaren oinarri nagusienetako bat”. Eta adierazi du ’Euskadi Gastronomika’ dela produktua eta marka garatzeko erreminta. “Turisten aurrean klubeko kide diren establezimenduak bereizteko, euskal gastronomiari eta turismo gastronomikoari lotuak, elikagaien eta zerbitzuaren kalitatea ziurtatuz”.
•Debabarrenean turismoarekin lotutako 29 enpresa
Debabarrenean ‘Euskadi Gastronomika’ markarekin bereizi edo nabarmendu diren 39 zerbitzuen artean daude: ostatuak, jatetxeak, erretegiak, sagardotegiak, pintxo tabernak, ekoizleak, gozotegiak eta Debako eta Mutrikuko turismo bulegoak. [Guztira 29 enpresa dira baina horietako batzuk aktibitate ezberdinak eskaintzen dituztenez, 39 zerbitzu zenbatzen dituzte]
•Esperientzia gastronomikoak Eibar, Elgoibar eta Mendaron
Ekainean esperientzia gastronomikoak eskainiko ditu Debegesak, ‘Euskadi Gastronomika' klubeko hainbat kiderekin elkarlanean. Sukaldaritza gustuko izatea dela parte hartu ahal izateko baldintza bakarra nabarmendu dute. Momentuz hiru esperientzia prestatu dituzte ekainerako Eibarren, Mendaron eta Elgoibarren.
Eskualdean antolatuko diren ekimen gastronomikoen inguruko informazioa emateko gastronomiari buruzko atal berria sortu dute debabarrenaturismo.com webgunearen barruan. Atal berri honetan toki nabarmena dauka Debabarreneko Klub Gastronomikoak. Bertan, klubeko kide bakoitzaren gaineko informazioa bildu dute. Debabarreneko Produktu Klubean turismo gastronomikoari lotutako establezimendu mota ezberdinek parte har dezakete. Marka honekin bat egin nahi duten enpresek Debegesako turismo sailarekin jarri behar dute harremanetan (943 82 01 10/beaescobar@debegesa.com).
Informazio osoagoa: debabarrenaturismo.com/eu/gastronomia

- ‘Betiko produktuak teknologi berriak aplikatuz’: Lehendabiziko ekimena ekainaren 5ean izango da, 19:30ean, Eibarko Armagintza Museoan. Bertako gastronomia tradizionala eta sukaldaritzako teknika aurreratuenak uztartuko dituen esperientzia gastronomikoa prestatu dute. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, iraganera egingo dute bidaia partaideek, Eibarko eta Debabarreneko historia industrialean barrena. ‘Betiko produktuak teknologi berriak aplikatuz’ izenburupean, Oscar Treviño sukaldari eibartarrak gidatuko du esperientzia gastronomikoa. Aldez aurretik izena eman behar da, Debegesara deituz (943 82 01 10 - Mº Luisarengatik galdetu), eta 10 € ordaindu beharko dira.
- 'Txokolatea deskubrituz’: Bigarren ekimena Mendaron egingo da ekainaren 19an ‘Txokolatea deskubrituz’ izenburupean. Mendaroko Txokolatea lantegira bisita egin, txokolatea dastatu eta, ondoren, herrian bertan dagoen Aizpe elkarte gastronomikoan txokolate tailerra egingo da. Tailer honetan gure eskualdeko gozogile ezagunek hartuko dute parte. Prezioa 15 eurokoa izango da.
- ‘TexMex saioa’: Hirugarren eta azken esperientzia Elgoibarko Belaustegi jatetxean izango da ekainaren 20an, ‘TexMex saioa’. Josu Muguerza sukaldari ezagunak, tex-mex errezetak egiten irakatsiko du, bertako produktuak erabiliz. Muguerzak Marti Buckley sukaldaria izango du lagun. Jatekoaz gainera, edari ezberdinak ere prestatuko dituzte bien artean. Parte hartzeko 20 € ordaindu beharko dira.