Herriko 17 artisauk hartuko dute parte zapatuan egingo duten artisau eta eskulan azokan

elgoibarren.net 2014ko urr. 21a, 20:01

 
Elgoibarko Artisau eta Eskulan Azoka antolatu du Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak. Datorren zapatuan (urriak 25) egingo dute Lekueder parkean eta herriko artisauek hartuko dute parte soilik, 17k guztira.

 
 

 Bitxiak, xaboiak, aurre-historiako tresnen erreplikak, ehunak, makramea, lutheria tailerra edota egurrezko lanak erakutsiko dituzte, besteak beste, Elgoibarko lehenengo Artisau eta Eskulan Azokan parte hartuko duten Elgoibarko 17 artisauek (ikus 17 artisauen zerrenda -PDF)
  • 10:30etik 14:00ak bitartean jarriko dituzte ikusgai euren artelanak eta eskulanak, Lekueder parkean.