Sektorearen etorkizuneko erronkei buruz jardungo dute, besteak beste, Makina-erremintaren eta industriaren etorkizuna Euskadin izeneko jardunaldian. Azaroaren 7an izango da Makina Erremintaren Institutuan, Alberto Ortueta areto nagusian, hain justu ere.
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak egingo du ongi-etorria 11:45ean, eta segidan Pedro Maria Garcia Larragan Radio Euskadiko albistegietako ekonomia arduradunak egingo du mintegiaren sarrera. Ondoren, Guillermo Dorronsoro Deusto Business School-eko dekanoak eta Ik4 Research Alliance-ko presidenteordeak Euskal Herriarentzat industriaren garrantzia eta makina erremintaren zeregina Euskadiren etorkizun industrialean izeneko hitzaldia eskainiko du.
Jose Luis Larrea Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ohorezko presidenteak, berriz, Industria lehiakorrarentzat berrikuntzaren erronkak gaiaren inguruan berba egingo du. Azkenik, Michael Hauser Tornos S.A.-ko CEO zuzendari exekutiboak hartuko du hitza, industria lehiakorrarentzat berrikuntzaren erronkak izeneko hitzaldia emateko.
•Asmaola+ lehiaketako sari-banaketa
Hitzaldien ostean, 13:00etan, Gazteentzako Asmaola+ enpresa industrialen ideia lehiaketako sariak banatuko ditu Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. Gazteen artean izaera industriala duten enpresa proiektuen garapena sustatzeko helburua duen lehiaketa hau Asmaola+. Lanbide heziketako ikastetxeen sareak antolatu du, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Grupo Egile, Grupo Maherholding eta Ferretería Unceta S.A. enpresen babesarekin.
Ebaluazio batzordea bildu ondoren saritua nor izango den erabakita dago. Enpresa Industrial ideia onenaren sarituak 2.500 € jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...)
Ebaluazio batzordea bildu da ja, eta ondoren saritua nor izango den erabakita dute, azaroaren 7ra arte jakinaraziko ez badute ere. Enpresa Industrial ideia onenaren sarituak 2.500 € jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...).
-
Abian da Gazteentzako Asmaola+ Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren estreinako edizioa (2014-05-06)
-
Elgoibarko Udalak errekonozimendua egin die makina-erremintaren sektoreko eragileei (2014-04-30)
- Datorren astean hasiko dira makina-erremintaren mendeurreneko ekitaldiak (2014-04-24)
- Urte osoko egitaraua Elgoibarko makina-erremintaren mendeurrena ospatzeko (2014-04-15)
- Makina-erremintaren fakturazioak % 5-10 egingo du behera 2014. urtean (2014-04-11)
- Ateak herriari zabalik, makina erremintaren mendeurrena ospatzeko (2014-04-10)
- Altzolatarren Dorretxeko jatorrizko atea ‘Burdinoletatik erreminta makinara’ erakusketan(2011-06-10)