Jaiotza lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek San Bartolome parrokiako arkupeetan aurkeztu beharko dituzte lan guztiak domekan, abenduaren 14an, 11:00etan. Aurrez, baina, izena eman behar da. Bi aukera daude izena emateko: e-postaz (elgoibarkojaiotzak@gmail.com), edo lokalean, zapatuan, 11:30etik 13:30era. Jesusen jaiotza irudikatu duten figurez osatuta egon beharko dute jaiotzek, nahi diren mayerialak erabiliz. Neurriei dagokionez, gehienez ere 75 x 40 zentimetrokoak izan beharko dute. Epaimahaikideek domeka eguerdian jakinaraziko dituzte zein izan diren jaiotza irabazleak. Jaiotza guztientzat egongo direla sariak jakinarazi dute antolatzaileek. Gero, Zubiaurre-Murua familiak lagatako lokalean jarriko dituzte jaiotzak ikusgai, Errosario kaleko 7an, urtarrilaren 7ra bitartean.
Iaz, 42 umek hartu zuten parte lehiaketan eta aurkeztutako lanen artean Ainitze Plazak eta Eider Plazak aurkeztutako jaiotzari eman zioten lehen saria epaimahaikideek.
- Parte hartzea jaitsi den arren 42 umek parte hartu zuten jaiotza lehiaketan (2013-12-17)
- Arnedo ahizpek irabazi dute jaiotza lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2012-12-17)
- Mugimendudun jaiotza bat nagusi jaiotza lehiaketan (2011-12-19)
- Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa (2010-12-13)