Parte hartzea jaitsi den arren 42 umek parte hartu zuten jaiotza lehiaketan

elgoibarren.net 2013ko abe. 17a, 11:11
 
Parrokiako Katekesiak antolatuta, jaiotza lehiaketaren 27. ekitaldia egin zuten domekan. Aurtengoan 42 umek parte hartu dute eta 18 jaiotza aurkeztu dituzte. Aurreko urteekin alderatuta jaitsi egin da parte hartzea. Aurkeztutako lanen artean Ainitze Plazak eta Eider Plazak aurkeztutako jaiotzari eman zioten lehen saria epaimahaikideek. (argazkiak eta sailkapena dauzka)
 
 

 Goizeder Arnedok, aurreko bi urteetako irabazleak, eta Asier Paisek aurkeztutako jaiotzak eskuratu zuen bigarren saria, eta Danel Zubizarreta, Nerea Arnedo, Helene Zubizarreta eta Ainhoa Arnedok osatutako lauko taldeak aurkeztutakoak jaso zuen hirugarren saria. Nabarmentzekoa da, aurten asko jaitsi dela parte hartzea. 42 umek parte hartu dute aurtengo jaiotza lehiaketan eta 18 lan aurkeztu dituzte. 2012an 26 jaiotza aurkeztu ziren lehiaketara eta 35 izan ziren 2011n. Duela bi urte, esaterako, 140 neska-mutilek parte hartu zuten jaiotzak egiten.
 Joan zen domekan (abenduak 15) San Bartolome parrokiako arkupeetan jarri zituzten ikusgai jaiotzak. Hala ere badago oraindik jaiotza horiek ikusteko aukerarik, Zubiaurre-Murua familiak lagatako lokalean laga dituzte-eta jendeak ikus ditzan, Errosario kaleko 7an.

•Lehen sailkatuak:
  1. Ainitze Plaza – Eider Plaza
  2. Goizeder Arnedo – Asier Pais
  3. Danel Zubizarreta – Nerea Arnedo – Helene Zubizarreta  Ainhoa Arnedo
  4. Igor Marquez – Paul Parquez
  5. Leire eguren – June Arregi
  6. Andrea Borrazas – Alba Borrazas
  7. Lorena Garcia – David Romero
  8. Mikel bergua – Alex bergua
  9. Ander Armendia – Mailen Armendia – June Armendia  Adria Rubert – Marc Gabilondo
  10. Nora Gurrutxaga – Miren Gurrutxaga -Lorea Fenandez-Campinun – Izaro Ugalde – Nora Ugalde
  11. Intza Otaño – Oier Otaño
Lotura duten albisteak: