Menditxo tabernak irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa

Barren.eus 2015ko api. 23a, 18:39

Epaimaharen Saria ez ezik, herritarrena ere irabazi du Menditxo tabernak Mendaroko pintxo lehiaketara aurkeztu zuen pintxoak.

Menditxo tabernako pintxoa nabarmendu dute Mendaroko pintxo lehiaketan. Joan zen zapatu eta domekan egin zuten pintxo lehiaketa, eta guztira, herriko zortzi tabernak parte hartu zuten. Pintxo bana prestatu zuten espreski lehiaketarako eta euro batean saldu zituzten. Guztien artean, Menditxokoa aukeratu zuen epaimahaiak irabazletzat. Bigarren saria Txirristaka tabernak jasoko du, eta hirugarren saria, berriz, Lagun Betikoakek.

Herritarrek ere izan dute, baina, bozkatzeko aukera, eta aurten, epaimahaikoak aukeratutako pintxo bera izan da herritarren gustukuena: Menditxo tabernakoa. Guztira 1.857 lagunek eman dute botoa aurten, iaz baino 79 lagun gehiagok. Menditxokoaren ondoren, honako taberna hauetako pintxoak izan dira bozkatuenak: Arrats eta Ormola. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 4an egingo dute udaletxeko pleno aretoan.

2015 04 18 pintxolehiamendarouztargi2015 04 18 pintxolehiamendaro

 

Lotura duten albisteak: