Energia eraginkortasuna sustatzeko programa abiatu du Debegesa garapen agentziak, eta horren barruan hainbat informazio bilera antolatu ditu Debabarreneko herrietan, besteak beste herritarrei energia fakturak ulertzen laguntzeko eta energia aurrezteko aholkuak emateko. Ekimen hau Debegesaren Bultzatuz egitasmoaren barruan sartzen da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Sailak eta Gipuzkoa Ekintzailea ekimenak babestu dute diruz.
Gizarte eragileak eta herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da programa honen helburu nagusia. Berez, martxan da dagoeneko Debabarreneko janari-dendetan, eta maiatzaren 18az geroztik Debegesako teknikariak saltokiak bisitatzen ari dira. Guztira, 23 janari-dendak parte hartu dute ekimen honetan, eta bisitetan energia azterketak egiten dituzte teknikariek eta energia aurrezteko jarraibideak eman.
Mendaron eta Elgoibarren informazio bilerak
Orain, baina, herritarrei eta enpresa industrialei zabalduko diete egitasmoa, eta horren barruan informazio bilerak egingo dituzte herrietan.
- MENDARO. Ekainak 1. Udaletxe kanpoan dagoen bulegoan (Herriko Enparantza, 1). Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara.
- ELGOIBAR. Ekainak 10 eta 11. Herritarren Arreta Bulegoan. Ordutegia hilaren 10ean: 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ordutegia hilaren 11an: 8:30etik 14:00etara.
Informazio osoagoa: debegesa.eus