Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketa aurkeztu dute, gaur goizean, udaletxean egin duten agerraldian. Elgoibarko Udalak antolatzen duen lehiaketaren helburu nagusia da ostalaritzako sektorean euskararen erabilera sustatzea. Aurten, ekainaren 16tik 19ra egingo dute lehiaketa, eta 18 tabernarik eman dute izena.
- Ikusi hemen: Elgoibarko VII. Pintxo lehiaketako 18 pintxoak (PDF)
• Prezioak tabernarien esku
Antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera, bi berrikuntza nagusi izango ditu aurtengo lehiaketak. Batetik, ‘Baserrikoa’ pintxoaren saria bertan behera lagatzea erabaki dute, antolatu duten aurreko bi edizioetan “arrakasta gutxi” izan duela-eta. Bestetik, pintxoen prezioa ezartzeko irizpidea aldatu dute. Orain arte euro bat eta hamar zentimoan saldu behar zituzten, baina aurten taberna edo jatetxe bakoitzak erabaki du pintxoaren salmenta prezioa. Dena dela, orain arteko prezioari eustea erabaki dute gehienek, 11 tabernek, hain justu ere. Lau parte hartzailek 1,20 euroko prezioa jarri diote pintxoei eta hiru pintxok euro eta erdiko kostua izango dute.
• 2015ko lehiaketaren egunak eta ordutegia:
- Ekainak 16, 17 eta 18 (martitzena, eguaztena eta eguena), 19:00etatik 22:00etara.
- Ekainak 19 (barixakua) 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.
• Bi sari banatuko dira:
- Elgoibarko pintxo onenaren saria. Epaimahai tekniko batek aukeratuko du pintxo onena zein den. Pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura, eta originaltasuna hartuko dituzte kontutan.
- •Herritarren saria, berriz, pintxoa dastatzen duen jendearen botoen bitartez aukeratuko da. Botoa eman ahal izateko 600 balorazio-kupoi izango ditu parte hartzaile bakoitzak. Gainera, botoa ematen duten guztien artean, Belaustegi Jatetxeak eskainitako dastaketa menu bat zozketatuko da.
∞Lotura duten albisteak:
-
Gabi jatetxeak irabazi du pintxo lehiaketa eta Sigmak jaso du Herritarren Saria (2014-06-18)
- 32 tabernak parte hartuko dute Elgoibarko pintxo lehiaketan, iaz baino zazpi gehiagok (2014-06-02)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- Hasi da pintxo onena aukeratzeko lehia (2013-06-26)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Pintxo lehiaketa ekuadorrera iritsi da (2012-06-21)
- Hogeita bat tabernak hartuko dute parte laugarren pintxo lehiaketan (2012-06-14)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)