Gaurtik (ekainak 16) barixakura bitartean egingo da Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketa. Iaz parte hartze marka ezarri zuen lehiaketak, 32 partaiderekin. Aurten, aldiz, 18 izango dira parte hartuko duten tabernariak.
- Ikusi hemen: Elgoibarko VII. Pintxo lehiaketako 18 pintxoak (PDF)
• 2015ko lehiaketaren egunak eta ordutegia:
- Ekainak 16, 17 eta 18 (martitzena, eguaztena eta eguena), 19:00etatik 22:00etara.
- Ekainak 19 (barixakua) 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.
• Bi sari banatuko dira:
- Elgoibarko pintxo onenaren saria. Epaimahai tekniko batek aukeratuko du pintxo onena zein den. Pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura, eta originaltasuna hartuko dituzte kontutan.
- Herritarren saria, berriz, pintxoa dastatzen duen jendearen botoen bitartez aukeratuko da. Botoa eman ahal izateko 600 balorazio-kupoi izango ditu parte hartzaile bakoitzak. Gainera, botoa ematen duten guztien artean, Belaustegi Jatetxeak eskainitako dastaketa menu bat zozketatuko da.
∞Lotura duten albisteak:
-
Gabi jatetxeak irabazi du pintxo lehiaketa eta Sigmak jaso du Herritarren Saria (2014-06-18)
- 32 tabernak parte hartuko dute Elgoibarko pintxo lehiaketan, iaz baino zazpi gehiagok (2014-06-02)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- Hasi da pintxo onena aukeratzeko lehia (2013-06-26)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Pintxo lehiaketa ekuadorrera iritsi da (2012-06-21)
- Hogeita bat tabernak hartuko dute parte laugarren pintxo lehiaketan (2012-06-14)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)