Taberna bakoitzak 365 pintxo saldu ditu batezbeste, iazko antzera beraz, iaz 362 boto saldu zituztelako. Pintxoaren itxura eta zaporea izan dira epaimahaiak pintxo onena aukeratzeko kontuan hartu dituen irizpideetako bi, baina aitortu dute bereziki tabernariek pintxoak prestatzeko egin duten ahaleginari erreparatu diotela aurten gehien.
Orain ordubete eskas banatu dituzte sariak udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldian, Pintxo Lehiaketaren helburuak bi direla nabarmendu du Ane Beitia alkateak, ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea eta sektorea berea indartzea eta esan du herritarren emandako boto-txartel kopuruak erakusten duela biak bete direla. Tantaka eta Sigma izan dira gaurko saritu nagusiak, baina sail bakoitzean beste bina tabernatako pintxoak ere nabarmendu dituzte. Pintxo Onenaren sarian, Sigma eta Lerun tabernetako pintxoak nabarmedu ditu epaimahaiak, hurrenez hurren, eta Ibai-Ondo eta San Roke tabernetakoak izan dira, Sigmakoaren ostean, herritarren gustukuenak. Aurten, hemezortzi tabernak parte hartu dute lehiaketan.