Egile Corporationeko presidente Eduardo Junkera izendatu dute 2014ko enpresari onena

Barren.eus 2015ko urr. 21a, 14:28

Empresa Vasca y Sociedad fundazioak, Euskal Enpresaren Gaua ospatu du asteon  Bilboko Guggenheim Museoan. Ekitaldian Mendaroko Egile Corporation XXI enpresako fundatzaile eta presidente Eduardo Junkera Perez, izendatu du 2014ko Euskal Enpresaririk onena. Saria jasotzean familia, bazkideak eta langileak eskertu zituen eta bera gaztea zela etxean zegoen beharrik egon ezean orain dagoen lekura ez litzatekeela iritsiko azpimarratu zuen.

Durangarra da Eduardo Junkera eta mekanika eta fabrikazio ingeniaritza hain gogoko izanik Egile Taldea sortu zuen. Gaur egun 260 langile ditu eta urtean 36 milioi euro fakturatzen ditu urtean eta DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión) da irudi nagusia.
Ibilbide luzea du Junkerak enpresa munduan. 15 urte zituela Pinondo lantokian – limatzaile eta fresatzaile fabrikatzailea– hasi zen lanean eta aldi berean ofizialtza, maisutza eta ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zituen. Ondoren, Compresores Puskan eta Teknikerren aritu zen, azken honetan Ekoizpen Ingeniaritzako saila jarri zuen martxan. Garai hartan aitzindari izan zen euskal industriaren garapenean. Izan ere, Espainian estreinako FMSa ( Fabrikazio Sistema Moldaerraza) jarri zuen eta konpresoreen garapenean I+D+I dinamika sartu.

2015 10 21 EduardoJunkera1

1988an, 33 urte zituela, enpresa abentura berri bati ekin zion fabrikazio moldaerraz eredua zabaltzeko asmoz eta Sisfle sortu zuen Elgoibarren finantza-bazkide batekin. 1991n Zehatz proiektuan sartu zen Alfonso Urzainkirekin bat eginez eta gero Egile taldea sortu zuten. Beraz, 1999an Sisfle utzi eta bere enpre proiektu nagusiari heldu zion: DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión). Aeronautika sektorea bideratu zuen talde honek. Izan ere,  aurrerapen guztiak I+D planetara bideratu zituen etengabeko inbertsioekin. Lehen lorpen handia 2003an izan zen: Messier Dowty lurreratze-trenen fabrikatzailearen homologazioa; berekin hainbat lan egitetik bazkide eta hornitzaile estrategiko izatera pasatuz.
2005ean Egile taldea abian jarriz osatu du Junkerak enpresa arloan bere lana. Zehatz eta DMP oinarri hartuta, hainbat konpainia garatu ditu  dibertsifikaziorako alor estrategikoetan: aeronautika, osasuna, zientzia, energia eta ura. Proiektu horietan aipagarriena  Createch Medical da. Taldearen industria ezagutza hortz eta aurpegimasaileko protesietara bideratu  eta enpresa eredugarria izateaz gain, sektoreko multionazionalentzat gutizia bihurtu zuen. Osasun arloan Egilek I+D proiektuetan dihardu bizkar hezurreko arazoak konpontzeko; Urean ETD, Tecexsa  eta  Leorperen indarrak batu ditu; zientzia azpiegituren irtenbideetarako HTS sortu zuen; eta  ITSk lortutako bezeroak aipagarri dira  bertakotze sistema eta inguruko segurtasunean.