Ekimen honen helburua da tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoa indartzea, eskualdeko ostalaritza sektoreari bultzada bat ematea eta Klub Gastronomikoa ezagutzera ematea. 15 egunean zehar, ekimen honetara atxikitutako establezimenduek bertako eta sasoiko produktuez baliatuz proposamen gastronomiko erakargarriak landuko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 25 eurotan, Tripontziak Pintxoak 5 eurotan (2 pintxo eta 2 edari) eta Tripontziak Egonaldiak (ostatua gosariarekin, menua eta oparia) pertsonako 48 eurotan. Elgoibarko Belaustegi jatetxeak Tripontziak menua eskainiz hartuko du parte ekimenean.
•Lehiaketak sare sozialetan
Gainera, sariak ere banatuko dituzte Tripontziak ekimenean parte hartzen dutenen artean. Sariak jaso ahal izateko Tripontziak egitasmoan ateratako argazkiak partekatu beharko dituzte erabiltzaileek Twitter sare sozialean (@Deba_barrena), edo bestela, Debabarrena Turismok Facebook-en duen orrian (DebabarrenaTurismo) jarri duten galdera "misteriotsua"ri erantzun zuzena emanda.
- Ekimenari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, www.debegesa.eus webgunean. Ikusi hemen: Ekimenaren kartela (PDF)