Zoru-klausulak eragindakoek bilera antolatu dute zapaturako

Barren.eus 2016ko ots. 10a, 17:51

Zoru-klausulak eragindako norbanako batzuek antolatu dute deialdia, eta entitate horretan klausula duten guztiei egin diete gonbidapena. Datorren zapatuan, otsailak 13, 12:00etan gelditu dira Rural Kutxaren aurrean.

Zoru-klausula hipoteka mailegu batzuetan agertzen da, eta, ondorioz, ordaindu beharreko gutxieneko interes-tasa ezartzen du. Zenbait finantza entitateren kasutan, erabiltzaileek erreklamazioak jarri dituzte gardentasun eta informazio argiaren irizpidea ez betetzeagatik, eta epaileek klausula horiek bertan behera laga izan dituzte, abusuzkoak izatea iritzita.