Iñigo Ucinek (Azkoitia, 1960) Javier Sotilen lekukoa hartuko du Mondragon Taldeko presidente gisa, abuztuaren 1etik aurrera.
Danobat kooperatibako gerente izendatu zuten Ucin 1988an, eta, ondoren, 2012ko irailean, Mondragoneko Makina-Erremintaren Dibisioko lehendakariorde. Halaber, 2015eko ekainaz geroztik, kargu hori eta Industria Automatizazioko Dibisioko presidenteordetza bateratu zituen. Horrez gain, gaur egun Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreko lehendakaria da.
Ucin Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik. Berrikuntzaren Kudeaketari buruzko master programa bat ere egin du (Deustuko Unibertsitatea). Bere ibilbide profesionala Danobatgroupi lotuta dago, bertan hasi baitzen makina-erremintako Izarraitz enpresan finantza zuzendari lanetan, eta Giza Baliabideetako zuzendaria ere izan zen. Izarraitz Danobaten sartu zenean, Iñigo Ucin xurgatutako enpresaren produktuaren Negozio Unitateko zuzendari izendatu zuten, eta zeregin horrekin batera Danobatgroupeko controller lanak ere egiten zituen.
Informazio osoagoa: tulankide.com