Elgoibarko industria makina erreminta bihurtu zeneko mendeurrena ospatu genuen Elgoibarren 2014an. Antolatutako ekintzen artean, antzinako makinekin osatutako kale erakusketa egin zuten Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak. Hala, makinak eta beste elementu batzuk kristalezko kutxetan sartuta jarri zituzten Bolatokiko parkean eta Giza eskubideen plazan. Kutxa horietako batzuek jarri dituzte orain BEC erakustazokaren atarian. Kabina horiek gure tradizio industriala azalduko diete Makina-erremintaren 29. Biurtekora hurbiltzen diren bisitariei, artisau-forjaketatik abiatuta (Erdi Aroa), armagintza (XVIII. mendea) eta makinismora (XIX. mendea) arte. Ekainaren 16ra arte egongo dira ikusgai.