Adegik Elgoibarko AVS enpresari eman dio Gipuzkoako Enpresa Berriaren 2. Adegi Saria, 6. Enpresaren Egunaren barruan. Jose Miguel Aiertza Adegiko idazkari nagusiaren berbetan, sari hori hamar urte baino gutxiagoko ibilbidea duten eta merkatuan jokabide ona izateagatik, aberastasuna sortuz eta lurraldeari enplegua eskainiz nabarmentzen diren Gipuzkoako enpresei ematen diete. Gipuzkoatik mundu osoan lehiatzen diren enpresak direla gaineratu du.
AVS enpresa hiru ingeniarik sortu zuten 2006an. Gaur egun 15 herrialdetan saltzen dituzte zuzenean euren produktuak, 30 laguneko lantaldeari esker. Puntako teknologia sortu eta nazioarteko proiektu zientifiko konplexuenetan inplementatzea da enpresa honen helburua, ezagutza zientifikoaren bilakaeraren parte izateko. Hala, astronomia, espazioa, materiaren estruktura eta antzerako alorretarako mekatronika eta robotika produktuak garatzen dihardute.
Ikus hemen AVSko arduradun Miguel Angel Carrerak saria jaso zuen unea.
Aste honetan BARREN aldizkarian AVSri eskainitako erreportajea argitaratuko dugu.