AFMk antolatutako Berrikuntzaren 12. sariak banatu dituzte gaur BIEMH azokan. Antolatzaileen berbetan, proiektu interesgarriak eta maila onekoak aurkeztu dituzte aurten, “sektoreko enpresen dinamismoa islatzen dutenak”. Guztira hamakau proiektu izan dira lehian hiru sailetan eta irabazi duten enpresak DanobatGroup, Ibarmia, Mizar Additive eta Zayer izan dira.
DanobatGroupek Berrikuntza 4.0 kontzeptuak fabrikazio aurreratuko sistemen txertatzea sailean jaso du saria, FMT-4000 mekanizatze-zentroa proiektuari esker.
- Informazio osoagoa: danobatgroup.com
Bizkaia Beaz, BIC Gipuzkoa, CDTI, EIDE, Ergogroup, Ihobe, Mondragon Unibertsitatea, Osalan, SPRI, Tecnun eta EHUko ordezkariek osatu dute epaimahaia.
Ibarmiak Berrikuntza makina-erreminta, osagai, akzesorio eta tresnetan jaso du saria eta, Mizar Additive enpresak, berriz, Berrikuntza fabrikazio gehigarri edo 3Dn sailean. Azkenik, Zayer enpresak aipamen berezia jaso du, Arion mekanizatze-zentroa proiektuagatik.