Elgoibarko Caritasek jakinarazi du datozen asteetan 0tik 18 urtera bitarteko hainbat elgoibartarrentzat arropak biltzen hasi dela. Era guztietako jantziak behar ditu Caritasek, baita oinetakoak ere.
Arropaz eta oinetakoaz gain, bestelako materialak ere hartuko lituzke Caritasek: toallak, mantak eta izarak, esate baterako. Haur jaio-berrien kasuan arropa beharra ez da hain beharrezkoa baina umeen karroak, adibidez, oso beharrezkoak direla jakinarazi du.
Hainbat elgoibartarrek duten behar honi aurre egiteko, arropak eta beste materialak Caritaseko lokalera eraman behar dira (Trenbide kalea z/g). Beraz, momentu honetan 0-18 urte bitarteko elgoibartarrentzako izan litekeen arropa eta materiala mesedez Caritaseko edukiontzira ez botatzeko eskatu dute.
Bolumen handiko paketeak etxeetan batzeko aukera ere jarri du Caritasek. Horretarako eta informazio gehiago eskuratzeko, telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 678 840 450.