Gaur (ekainak 15) 19:00etatik aurrera dastatu ahal izango dira Elgoibarko 8. Pintxo Lehiaketara aurkeztu diren 25 pintxoak. Zapatura bitartean tabernariek espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da.
-
Ikusi hemen: Elgoibarko VIII. Pintxo lehiaketako 25 pintxoak (PDF)
Aurtengo berrikuntzen artean, pintxoen prezioa igo dutela (1,30 euro pintxo bakoitzak) eta barixakuan beharrean zapatuan amaituko dela lehiaketa.
•2016ko lehiaketaren egunak eta ordutegia:
- Ekainak 15, 16, 17 eta 18 (eguaztena, eguena, barixakua eta zapatua), 19:00etatik 22:00etara.
•Bi sari banatuko dira:
- Elgoibarko Pintxo Onenaren Saria. Epaimahai tekniko batek aukeratuko du pintxo onena zein den. Pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura, eta originaltasuna hartuko dituzte kontutan.
- Herritarren Saria, berriz, pintxoa dastatzen duen jendearen botoen bitartez aukeratuko da. Botoa eman ahal izateko balorazio-kupoi bat bete beharko dute herritarrek. Gainera, botoa ematen duten guztien artean, sari bat zozketatuko da. (ikus pintxo lehiaketako oinarriak)
Iaz, Tantaka jatetxeko pintxoa saritu zuen epaimahaiak eta Sigmakoa izan zen herritarren gustukoena. Guztira, 6.564 boto-txartel bete zituzten herritarrek.
∞Lotura duten albisteak:
-
Pintxo lehiaketa Elgoibarko 25 tabernatan egingo dute, ekainaren 15etik 18ra bitartean (2016-06-07)
-
Tantaka jatetxeko pintxoa saritu du epaimahaiak eta Sigmakoa izan da herritarren gustukuena (2015-06-24)
-
Gabi jatetxeak irabazi du pintxo lehiaketa eta Sigmak jaso du Herritarren Saria (2014-06-18)
- 32 tabernak parte hartuko dute Elgoibarko pintxo lehiaketan, iaz baino zazpi gehiagok (2014-06-02)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- Hasi da pintxo onena aukeratzeko lehia (2013-06-26)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Pintxo lehiaketa ekuadorrera iritsi da (2012-06-21)
- Hogeita bat tabernak hartuko dute parte laugarren pintxo lehiaketan (2012-06-14)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)