Irailean hasiko da Hazilan egitasmoaren bigarren edizioa. Parte hartzeko interesa duten gazteek debegesa.eus webgunearen bitartez eman dezakete izena. Hazilan proiektua goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Debegesak aukeraketa prozesu bat egingo du baldintzak betetzen dituzten hautaga guztien artean. Horretarako curriculumak aztertu eta elkarrizketak egingo ditu. Aukeratuek formazio pertsonalizatua jasoko dute, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko. Gainera, praktikak egingo dituzte edo proiekturen bat garatuko dute, modu horretan lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko.