Lanbidetik jasotako dirulaguntza honekin, 2016ko Enplegu Planaren barruan kokatzen diren sei lanpostu sortuko dira honako hiru proiektuak garatzeko: Hiri txukunketa, Udal hornikuntzaren hobekuntza eta optimizazioa eta Udal ekonomi kudeaketaren hobekuntza. Betiere, denak 2017 maiatzaren 17ra arte garatu beharko dira.
Hiri txukunketa proiekturako 49.283,10 euro bideratuko dira eta lau pertsona kontratatuko dira, denak lanaldi osoan. Udal hornikuntzaren hobekuntza eta optimizaziorako pertsona bakarra kontratatuko da, lanaldiaren %75a izango duena. Lanposturako 12.176,60€ inbertitu dira. Azkenik, beste herritar bat udal ekonomi kudeaketaren prozesua hobetzeaz arduratuko da, lanaldiaren %90ean. Proiektu honetarako diru-laguntza 12.232,81 eurokoa izango da. Kasu guztietan bost hilabetetarako kontratatuak izango dira.
Elgoibarko Udalak azaldu duenez, sei lanpostu horien sustapena herritarren bizi kalitatea hobetzeko duen konpromisoaren adierazgarria da. "Modu honetan, pertsonen talde bati ezagutza eta lan esperientzia eman nahi zaizkio profesionalki trebatu eta enpleguaren bilaketa eraginkor bat egin ahal izateko tresnak errazteko helburuarekin, eta, era berean, erabilgarritasun soziala duten kalitatezko lanak egiten dira".
•Parte hartzeko eskabideak aurkezteko era eta epea
Hautapen-prozesuan parte hartu nahi duenak aurkeztu beharko da Lanbidek dituen bulegoetan (Elgoibarko bulegoa, Gabriel Kurutzelaegi, 8) 2016ko urriaren 6a baino lehen. Lanbideren web orrialdetik ere egin daiteke eskabidea.