Hilero bezala, Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da goizean goizetik Kalebarren plazan, eta 11:00etatik aurrera Lagun Taldea txirrindulari elkarteak Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin gindako pintxoak salduko ditu txosnan. Etxeko txikienentzako sukaldaritza tailerra prestatu dute, eta eguerditik aurrera ganadu erakusketa egongo da Aita Agirre plazan. Oraingo honetan Kale Kantariek ez dute saiorik eskainiko. Barixaku iluntzean entsegua egingo dute Kultur Etxeko sotoan abesti berri batzuk ikasteko, baina zapatuan ez dira kalera irtengo. Abenduaren 2an Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren ekintzetan parte hartuko dute.
• Bigarren eskuko produktuen merkatua
Bigarren eskuko produktuen merkatua jarriko dute zapatuan Lekuederren. Herriko ikastetxeak, parrokiako misio taldea, Elgoibarko Izarrak eginiko esku tailerrak... jarriko dituzte salgai Lekuederren, Mugikortasun Astearen barruan antolatu duten azokan.