Olaizaga Kirol Taldeak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatu zuten emakumeentzako autodefentsa ikastaroa eta arrakasta izan zuen deialdiak. Gisa honetako prestakuntzak ematen aditua eta aritua den Luis Agirregomezkorta elgoibartarrak zuzendu zuen ikastaroa. Besteak beste, arrisku egoerei erantzuteko eta seguruago sentitzeko balio dezaketen hainbat teknika irakatsi zituen.