Patagoniaren handitasunak, aski entzutetsua den eguraldi aldakor eta haizetsuak, zein paisaia mitikoek jende asko erakartzen dute Hego Amerikako hego muturrera. Eñaut Izagirre elgoibartarrak, ordea, glaziar ezkutu eta mendikate urrunetara esplorazio eta espedizioak egiteko aukera baliatu, eta ezezagunagoa den Patagonia ekarriko digu gurera.
Berrogei egunez belaontzi bat babesleku zutela, Hoste uharteko izotzen atzerakada konfirmatu zuten Incognita Patagonia espedizioko kideek, eta inguruko estazio meteorologikoen sarea martxan jartzeko tartea hartu zuten.
- Abenduaren 1ean, eguenean, izango da saioa, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 21:00etan hasita.