Nora Kortaberriak eta Nerea Arregik Nazioen Kopa jokatuko dute emakumezkoen euskal selekzioarekin

Barren.eus 2016ko abe. 21a, 10:36

Eskubaloiko emakumezkoen euskal selekzioak Nazioen Kopa jokatuko du gaur eta bihar, Granollersen. Martin Larrañaga hautatzaileak Nora Kortaberria elgoibartarra eta Elgoibarren bizi den Nerea Arregi zarauztarra sartu ditu deialdian. ETB1ek zuzenean eskainiko du gaur arratsaldean Katalunia eta Euskadiren arteko lehia.

Emakumezkoen euskal selekzio nagusiak Kataluniaren aurka jokatuko du gaur, Granollersen, Nazioen Kopako lehen finalerdia. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagka, 18:10etik aurrera. Bigarren finalerdia ere gaur jokatuko dute, Galizia Katalunia B-ren aurka. Katalunia B-k Aljeria ordezkatu du azken unean. Irabazle zein galtzaileek bihar jokatuko dute elkarren aurka.
Martin Larrañaga hautatzaileak 15 jokalari deitu ditu, tartean Nora Kortaberria eta Nerea Arregi, Zarautzeko Aiala taldeko jokalariak biak, elgoibartarra lehena eta Elgoibarren bizi den zarauztarra bigarrena.

norakortaberria elgoibar

∞Lotura duten albisteak: